Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldekan Santurtzin (Bizkaia), emazteari eraso eta labana batez mehatxuak egitea leporatuta.
Familiaren etxean izan zen ustezko erasoa. Bikotearen seme adingabeak ertzainei esan zien aita ama kolpatzen saiatu zela ikusi zuela eta, tartean sartzen saiatu zenean, aitak etxetik kanpora bidali zuela.
Orduan ertzainak etxebizitzara abiatu ziren, senar-emazteak bertan baitzeuden, baina hasieran ezin izan ziren sartu, gizonezkoak polizien aginduei jaramonik egin ez eta atea zabaltzeari uko egin baitzion. Sartu zirenean, emazteak senarrak jo egin zuela esan zien eta senarrak labana batez mehatxatu zuela.
Gizonezkoak "jarrera oldarkorra erakutsi zuen uneoro", ertzainen arabera, eta horiek aurrean zirela ere "mehatxuak" egin zizkion biktimari.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atzeman dute Santurtzin, emaztea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu