Epailearen arabera, badira zantzuak pentsatzeko gizonezkoak emaztea hil nahi zuela garajeari su eman zionean; beraz, gizonezkoa espetxera igorri eta ikerketa abiatu du.
Atzo goizean izan zen erasoa, eta emaztea onik atera zen, baina erietxera eraman behar izan zuten, antsietate krisi batekin.
Udaltzainek atzo bertan atxilotu zuten gizonezkoa, eta gaur eraman dute epailearen aurrera. Behin-behinean baina baldintzarik gabe giltzapetzeko agindua eman du hark.