Errepideak
Gizonezko bat hil da Armiñonen trafiko istripuan
Kamioi batek eta furgoneta batek elkar jo zuten atzo gauean N-124 errepidean, Armiñon (Araba) parean, eta talkaren ondorioz, furgonetaren gidaria hil da eta kamioiarena zaurituta dago. 37 urte zeuzkan hil den gizonezkoak, eta San Vicente de la Sonsierrakoa (Errioxa, Espainia) zen.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaueko hamaikak baino zertxobait lehenago gertatu zen ezbeharra: Scania kamioi batek eta Renault Express furgoneta batek jo zuten elkar. Furgonetaren gidaria, 37 urteko J.A.L.O.,istripua gertatu zen lekuan bertan hil zen. Kamioiaren gidaria, berriz, Mirandako (Burgos, Espainia) Santiago erietxera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu