Bilbo eta Arrigorriaga arteko errepidean gizonezko bat hil da, 18:20an, hiru autoren arteko istripuan. Bihurgune batean gertatu da istripua, hiru autok elkar jo dute, eta haietako bat irauli egin da. Bertara joan dira suhiltzaileak eta Ertzaintza.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonezko bat hil da Usurbilgo Ugaldea industrialdetik gertu, 07:00 aldera. N-634 errepidean. Auto batek harrapatu du, eta bertara joan dira larrialdi zerbitzuak. Horiek ezin izan dute gizonezkoaren heriotza berretsi besterik egin.
Bideetako bat itxi egin dute ezbeharraren eraginez.