Mozten ari zen zuhaitzaren adar batek jota gizonezko bat hil da gaur Aulestin (Bizkaia). 47 urte zituen, eta beste hainbat lagunekin ari zen garbiketa lanak egiten, Urriola auzoko lur pribatu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 11:30ak aldera gertatu da ezbeharra. Osasun zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin.
Gizonezko bat hil da Aulestin, mozten ari zen zuhaitza gainera erorita
47 urte zituen. Urriola auzoan gertatu da ezbeharra. Mozten ari zen zuhaitzaren adar batek jota hil da gizonezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu