Errepideak

Gizonezko bat hil da auto istripuz Iruñean

Beste auto batek albotik jo du hildakoak gidatzen zuen ibilgailua. Bi emakume zauritu dira istripu berean.

2008ko uztailaren 31
13:32
Entzun
Errepide istripu larria gertatu da goizeko lehen orduan Iruñean, Arostegi etorbideak eta Unibertsitateetako errepideak bat egiten duten bidegurutzean: Opel Vectra batek Audi 4 bat jo du ezkerreko aldetik (gidariaren aldetik), eta, ondorioz, Audi 4ko gidaria, 54 urteko P.G.L. Barañaingo (Nafarroa) bizilaguna, hil egin da.

P.G.L.rekin batera emakumezko bat zihoan autoan, eta zaurituta eraman dute Iruñeko erietxe batera. Opel Vectraren gidaria ere zaurituta eraman dute erietxe batera. A.Q.J. 47 urteko emakumea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.