Barakaldoko Megapark saltoki gunean auto batek 50 urte inguruko gizonezko bat harrapatu du, 16:30 aldean. Gizonezkoa hil egin da, eta auto gidariak ihes egin du.
Barakaldoko Udaltzaingoaren esku dago ikerketa, eta alde egin duen autoaren bila ari da.