Istripua

Gizonezko bat hil da Bergaran auto istripu batean

Bergaran izan da gaur goizean auto istripu larriena. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak medio autoa bat bidetik irten da eta eliza jo du San Prudentziko biribilgunean, istripuaren ondorioz gizonezko bat hil da.

2006ko apirilaren 24a
16:31
Entzun
Ertzaintzak emandako datuen arabera, istripua goizeko bederatzietan izan da, GI-627 errepidean Bergara parean. Autoko gidaria X.V.B 29 urteko gaztea oñatiarra zen eta kolpearen ondorioz hil da. Gorpua Donostiako Medikuntza Institutura eraman dute eta bertan egingo diote autopsia. Dagoeneko autoa kendu dute istripua gertatu den lekutik eta ez da arazo handiegirik sortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.