Asteazken goizaldeko 04:30etan gertatu zen istripua, Bidartetik Getariarako errepidean (Lapurdi). Bi gazteak zihoazen motoa irristatu egin zen trenbide gainetik igarotzen den zubi batean, eta trenbidera erori zen haietako bat. Gaztea suspertzen ahalegindu ziren larrialdi zerbitzuak, baina lekuan bertan hil zen. Beste gaztea, moto gidaria, ospitaleratu egin dute.
Udako oporrak igarotzera etorriak ziren bi gazteak Euskal Herrira. Gertatutakoa ikertzen ari da Polizia.
Moto gidari bat hil da Lakuntzan
37 urteko gizonezko bat hil zen asteazkenean, Lakuntzan (Nafarroa) izandako errepide istripu batean. Furgoneta batek eta auto batek talka egin zuten, eta hil egin zen motoaren gidaria.