Errepide ezbehar larria gertatu da N-232 errepideko 83. puntu kilometrikoan, Castejon (Nafarroa) parean: argitzeke dauden arrazoiak tarteko, autobus batek gizonezko bat harrapatu du 07:05 aldera. Kolpea handia izan da, eta, ondorioz, 62 urteko J.J.P.A., Burgoskoa (Espainia), hil egin da. Kamioientzako eremu batean igaro du gaua gizon horrek, eta parean dagoen jatetxera joateko errepidea gurutzatzen ari zen autobusak harrapatu duenean.
Oro har, errepideetan arreta handiz ibiltzeko deia egin dute trafiko arduradunek, izotza baitago bazter askotan, eta, beraz, ibilgailuek irrist egiteko arriskua.
Errepideak
Gizonezko bat hil da Castejonen autobus batek harrapatuta
Izotza dago leku askotan, eta kontu handiz gidatzeko deia egin dute trafiko arduradunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu