Ezbeharra
Gizonezko bat hil da Ermuan, trenak azpian hartuta
Merkantzia tren batek gizonezko bat harrapatu du bart goizaldean Ermuan (Bizkaia), Errotaberriko geltokitik hurbil. Segituan hil egin da.
Goizaldeko lauak laurden gutxi aldera gertatu da ezbeharra, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez. Gizonezkoa trenbidean zegoen, eta trenak aurrean eraman du. Hildakoa nor zen eta istripuaren nondik norakoak argitzeke daude. Hori guztia ikertzen ari da Ertzaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu