Gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Gesalatz (Nafarroa) ibarraren hegoaldean, mendi batean 30-40 metroko altueratik erori ondoren, SOS Nafarroak jakinarazi duenez.
Biktimaren emazteak eman du ezbeharraren abisua, eta Guardia Zibila eta suhiltzaileak gizonezkoaren bila abiatu dira; Nafarroako Gobernuaren helikopteroaz baliatu dira. Gizonezkoa topatu dutenerako, hilda zegoen. Oraindik ez dute jakinarazi nor den hildakoa.
Gizonezko bat hil da Gesalatzen, mendi batean izandako eroriko baten ondorioz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu