Errepideak

Gizonezko bat hil da Mallabian. auto istripuan

Auto istripu larria gertatu da bart gauean N-634 errepidean Mallabia (Bizkaia) parean; 39 urteko gizonezko bat hil da ezbeharrean, eta adin bereko emakume bat larri zauritu da. Eibar (Gipuzkoa) aldera zihoazela, autoa errepidetik atera eta irauli egin da.

2003ko uztailaren 1a
17:45
Entzun
Gauerdi ingurua jazo da ezbeharra: Donostian matrikulatutako Ford Escort auto bat, argitzeke dauden arrazoiak tarteko,errepidetik atera eta irauli egin da. Kolpe handi horren ondorioz, Eibarko 39 urteko J.C.L.M. gizonezkoa berehala hil da. Harekin batera, adin bereko emakume bat zihoan autoan, eta hura Mendaroko erietxera eraman dute larri zaurituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.