Gizonezko bat hil da gaur goizean Zallan (Bizkaia), hesiak jaitsita zituen trenbide-pasagune bat igarotzen ari zela trenak harrapatu ondoren, FEVE konpainiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.
Bilbo eta Balmaseda arteko ibilbidea egiten ari zen hurbileko trenak, Zallako Los Frailesko pasagunea pasatzen ari zen gizona harrapatu duenean gertatu da ezbeharra, goizeko hamaikak aldera.
FEVEk esan du "babesten duten hesiak jaitsita" zeudela igaro duela gizonezko hark pasagunea. Gizona ikustean, treneko gidariak larrialdiko balazta aktibatu eta txistua jo du, baina ezin izan du istripua saihestu. Gizonezkoa unean bertan hil da. Treneko bidaiariek ez dute kalte pertsonalik izan.
Istripua
Gizonezko bat hil da Zallan, hesiak jaitsita zituen pasagune bat igarotzean trenak harrapatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu