Eguerdiko hamabiak aldera aurkitu dute I.A.G. 61 urteko donostiarraren gorpua, Zubiaurre pasealekutik trenbidera bitartean dagoen mazelan, Jai-Alai parean. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako azalpenaren arabera, ahozpez zegoen gorpua, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute iristeko toki zailean zegoelako. Ez zuen indarkeria zantzurik.
Handik Donostiako Auzi-Medikuntza Institutura eraman dute autopsia egin, eta zergatik eta nola hil den argitzeko.
Heriotza
Gizonezko bat hilda aurkitu dute Donostian
61 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute Donostiako Zubiaurre pasealekuko mazelan, sasi arte batean. Hilotzak ez dauka indarkeria zantzurik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu