Ertzaintzak jakinarazi duenez, iragan astelehen arratsaldean gertatu zen erasoa. Hernaniko emakume bat mutil-laguna izandakoaren etxera joan zen bisitan eta, salaketaren arabera, gizonezkoak aukera baliatu zuen andrazkoa bortxatzeko. Handik ihes eginda, ertzain-etxera jo zuen biktimak eta salaketa aurkeztu zuen. Horren ostean, Donostia ospitalera eraman zuten, auzi medikuek azterketa egin ziezaioten.
Ertzainek ustezko erasotzailea atzeman zuten egun horretan bertan, sexu erasoa eta genero indarkeria delituak egotzita. Atxilotuak epailearen aurrean deklaratu du gaur, eta espetxean sartu dute.