Indarkeria zantzuekin, gizonezko bat hilda azaldu zen atzo arratsaldean, Mallabian (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, labanarekin egindako zauriak zituen. Bere autoaren ondoan zegoen gorpua. Ertzaintzak berri eman duenez, 68 urte zituen hildakoak.Ez dute jakinarazi hildakoari buruzko datu gehiago.
Arratsaldean topatu zuten gizonaren gorpua, 17:00 inguruan, Mallabiko mendi bide batean, Osma auzo inguruan. Autoa aparkatuta zegoen, eta gorpua bistan zegoen. Ertzaintza hara joan, eta epailearen aginduz 20:30ean gorpua autopsia egitera eraman zuten. Herrizaingo Sailak ikerketa hasi du gertatutakoa argitzeko.
Gizonezko bat labankadaz hilda azaldu da Mallabian, bere autoaren ondoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu