Ezbeharra

Gizonezko bat zauritu da Etxebarrin, gas ihes batekin pozoinduta

2007ko otsailaren 5a
15:26
Entzun
Butano bonbona batek zuen ihesaren ondorioz, 32 urteko gizonezko bat intoxikatu da Etxebarriko (Bizkaia) etxebizitza batean, eta Galdakaoko Ospitaleran ingresatu behar izan dute.

Antonio Epalza kaleko 2. atariko etxebizitza batean gertatu da ezbeharra. Ihesa jazo denean, goizeko seiak aldera,bi lagun zeuden etxean, baina 32 urteko M.D. soilik pozoindu da ingresatzeko beharra izateraino.

Suhiltzaileek etxebizitzako gas instalazio guztia aztertu dute, badaezpada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.