Gaur goizaldean Pasaiko (Gipuzkoa) Oarso kaleko etxebizitza batean piztutako sutearen ondorioz gizonezko bat zauritu da, kea arnastuta, Ertzaintzak jaktera eman duenez. Donostiako Ospitalera eraman dute artatzera.
Suaren ondorioz ondoko bi eraikinetako bizilagunak handik aterarazi dituzte, prebentzio neurri gisa.
Sua goizaldeko ordubatean piztu da, Oarso kaleko eraikin bateko seigarren bizitzan, eta oraindik ez dago argi zerk eragin zuen.
Ezbeharra
Gizonezko bat zauritu da Pasaian izandako sute batean
Ondoko bi eraikinetako bizilagunak handik aterarazi dituzte, badaezbada ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu