Gizonezko bat zendu da Irunen, ibaian zegoela ondoeza eginda
IRUN. Gizonezko bat zendu zen atzo eguerdian Irunen, Gipuzkoan, ibaian zegoelarik ondoeza eginda. Bainua hartzera sartu zen gizona, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez; uretan zela, ordea, ondoeza egin zitzaion, eta han bertan hil zen. Inguruan zebilen jendeak atera zuen uretatik, kordea galduta, eta anbulantzia iristerako, hila zen. 31 urte zeuzkan gizonak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu