Gizonezko bat zigortu dute adimen urriko emakume bati abusuak egiteagatik

Erredakzioa
2011ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Auzitegian, gizonezko batek aitortu egin du adimen urriko emakume bati gehiegikeriak egin zizkiola 2008ko uztailaren 1ean; eta ezarri dioten bi urteko kartzela zigorra onartu du. Bergaran (Gipuzkoa) gertatu zen. Emakumezkoa, lanera eramango zuen autobusaren zai zegoela, «engainatuta» autoan sarrarazi zuen erasotzaileak, eta Angiozar auzora eraman zuen; han egin zizkion abusuak.

Horrez gain, Nafarroan, igaro den astean, bi gizonezko atzeman dituzte genero indarkeria leporatuta. Lehena Antsoainen atzeman zuten udaltzainek, igandean, bikotekide ohiak tratu txarrak salatu ondoren. Bigarrena foruzainek atxilotu zuten, Iruñean; bikotekideari erasotzea egozten diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.