76 urteko gizonezko batek 74 urteko emaztea hil du Bilboko Zorrotza auzoko etxebizitza batean. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako azalpenen arabera, goizeko hamarrak aldera gertatu da erasoa. Bizilagunek eztabaida handi bat entzun bide dute. Ertzainak iritsi direnean, andrea hilotz aurkitu dute, hainbat labankada zituela, besteak beste, lepoan eta bihotz parean. Gizonezkoa ere etxebizitza berean aurkitu dute, emaztea hiltzeko erabili duen labanarekin bularraldean bere buruari egindako zauri bat zuela. Ondorioz, erietxe batera eraman dute, eta atxilotu gisa daukate han.
Emakumeen kontrako indarkerian Euskal Herrian aurten izan den lehen heriotza da Bilboko hori.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko batek andrea hil du Bilbon
76 urte ditu gizonak eta 74 zituen emakumeak. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, emakumezkoa labankadaka hil eta gero, bere buruaz beste egiten saiatu da gizona, labana bularraldean sartuta. Erietxe batean daukate, atxilotu gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu