Gaur goizeko 11:45ean jaso du abisua Ertzaintzak, eta berehala bertaratu dira erreskate taldeak Mendarora. Gorpua ibaian aurkitu dute, baina oraindik ez dago argi nola erori zen gizona Deba ibaira.
Bestalde, emazte baten gorpua aurkitu zuten atzo Bidarteko hondartza batean (Lapurdi) desintegrazio egoera aurreratuan eta buru eta eskurik gabe. Baionako prokuradoreak azaldu duenez, lehenbizi hilotzaren deskribapen fisikoa egin eta gero eginen diote autopsia. Arroparen bidez, erraterako, zenbait elementu atera daitezkeela adierazi du.
Hilotzaren identitatea argitzeaz gain, azkenaldian desagerturiko pertsonen berri emateak ere aztertuko ditu Baionako prokuradoreak, "baita Espainiakoak ere". Dirudienez, egunotako denboraleak eraman du emaztearen gorpua hondartzaraino. Izan ere, luzaz egon ahal izan da hilotza uretan.