Gizonezkoaren hilotza etzanda zegoen eta buruan zenbait zauri zituen, nahiz eta oraindik ez duten argitu zauri horiek nola eginak zeuden. Autopsia egin arte ez da heriotzaren arrazoien berririk jakingo.
Foruzaingoak bordaren inguru oso hesitu du, Lizarrako bake epailea iritsi bitartean. Ingurua miatu eta hartu beharreko aztarna guztiak hartu ondoren, hilotza Nafarroako Ospitalera eramango dutela autopsia egiteko.
Gertaerak
Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Urbasako borda batean
Goizeko 9:30ak aldera gizonezko baten gorpua aurkitu du Foruzaingoak Urbasako (Nafarroa) borda batean. Hilotzak indarkeria zantzu nabarmenak zituela nabarmendu dute foruzainek, eta bordaren inguruetan eskopeta bat atzeman dutela. Gertaeren lekura anbulantzia bat, Foruzaingoaren auto bat eta Olaztiko medikua hurbildu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu