Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek agertu dutenez, gozaildeko ordubatak eta laurden aldera gertau da ezbeharra. 28 urteko A.F.A. sopelaztarrak Renault Megane bat gidatzen zuen, argitzeke dauden arrazoiak tarteko, bidetik atera eta horma bat jo duenean. Kolpea oso handia izan da, eta larrialdi zerbitzuetako kideak iritsi direnerako A.F.A. hilda zegoen.
Osteratzean, itzulera operazioaren bigarren eguna da gaurkoa. Jaurlaritzak neurri bereziak hartu
ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; Nafarroako Gobernuak 31n jarriko du abian, eta Pirinio Atlantikoetako agintariek ez dute halakoen berririk eman.
Nolanahi ere, egun arazotsua ari da gertatzen errepideetan: batetik euriak eta bestetik autoen eman handiak, hainbat istripu txiki eragin ditu, eta oztopoak sortu hainbat errepidetan. Hala ere, ilara handiak sortzeko arrisku handieneko puntua Gipuzkoa eta Lapurdiren muga ingurua da, bi noranazkoetan. Atzo butxadura handiak izan ziren pare horretan.
Errepideak
Gizonezko gazte bat hil da Sopelan, autoarekin horma bat jota
Errepide istripu larria gertatu da bart goizaldean Sopelan (Bizkaia): BI-3124 errepidean Urduliz aldera zihoan auto batek errepidetik atera da, eta horma bat jo du. Kolpearen ondorioz, gidaria, 28 urteko gizonezko gazte bat, hil egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu