Glifosatoa

Glifosatoaren baimena 18 hilabeterako berritu du Europako Batzordeak

Ekologista taldeek gogor salatu dute erabakia, baina nabarmendu dute "herritarren presioari esker" atzera bota dutela baimena beste hamabost urterako berritzeko aukera.

Glifosatoaren baimena luzatzearen aurkako ekintza, Bruselan. OLIVIER HOSLET / EFE
2016ko uztailaren 5a
13:43
Entzun

Europan gehien erabiltzen den pestizida da glifosatoa, eta OME Osasunerako Mundu Erakundeak berak ohartarazi zuen iaz minbizia eragin dezakeela. Hala ere, eta datorren urte bukaeran Gai eta Substantzia Kimikoen Europako Agentziaren txostena jasotzen duten arte, haren erabilera beste hemezortzi hilabeterako berritzea onartu du Europako Batzordeak.

Batzordeak, hala ere, hiru baldintza proposatu ditu pestizidaren erabilerarako: hura landarean sartzea errazten duen talowamina gai kimikoaren erabilera debekatzea; uzta biltzerakoan egiten diren kontrolak zorroztea; eta pestizidaren erabilera mugatzea haur parkeak dauden inguruetan. Talde ekologisten iritziz, ordea, "eraginkortasun gutxikoak" dira neurriok.

Joan den apirilean Europako Legebiltzarrak proposatu zuen pestizidaren erabilera baimena gehienez ere zazpi urte luzatzea, eta ez hamabost, hasieran Batzordeak eskatu bezala. Azkenean, ordea, eta adituen txostenak dioenaren zain, datorren urte bukaera arte baimendu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.