'Parot doktrina'

Gobernu Ordezkaritzak hiru lerroko oharra idatzi du salatutako presoen harrera ekitaldi bakoitzeko

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza harrituta agertu da emandako zehaztasunak nahikoak ez direlako.

2013ko abenduaren 2a
15:37
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak esan du hiru lerro horietan ez dagoela zehaztasunik, inor ez dutela identifikatu eta ETA goratu dezaketen jarrerak ere ez dituela zehaztu Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkaritzak. Aurreko astean bidali zion horrek txostena, baina fiskaltzak argitu du lau ekitaldi horietako bakoitzeko hiru lerroko ohar bat bidali dutela.

Fiskaltzak, horregatik, informazioa zehazteko eskatu dio Gobernu Ordezkaritzari. Carlos Urkijo gobernu ordezkariak lau harrera salatu zituen aurreko astean ETA goratu zutelakoan. Juan Jose Legorbururi Zornotzan egindakoa, Javi Martinezi Galdakaon eginikoa, Juan Ignacio Delgadori Legazpin eginikoa eta Inma Pachori Bilbon egindakoa. Auzitegi Nazionalak harrera horietan nortzuk parte hartu zuten, zer oihukatu zuten eta pankartarik izan ote zen argitzeko eskatu du.

Orain arte pasatutako lerro gutxi horietan soilik esan du Gobernu Ordezkaritzak ikurrinak zeudela eta etxaferuak bota zituztela. Aurreko astean Urkijok kritikatu egin zuen Ertzaintza ez zegoela harrera horietan, eta "ezer ez egitea" leporatu zion. Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak ere gauza bera egin zuen, baina biharamunean, larunbatean, barkamena eskatzeko deitu zionEstefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.