Juan Manuel Santos Kolonbiako Gobernuko presidenteak esan du berak zuzentzen duen gobernua "prest" dagoela ELN Nazioa Askatzeko Armadarekin bake elkarrizketetan hasteko. "Espero dut ELNrekin elkarrizketa hasteko prozedurak konpondu ahal izatea. Gobernua prest dago urrats hori egiteko. Ea gatazka horri amaiera ematen diogun", esan du Santosek.
Jernoc Wobert Kanadako ingeniaria bahitua izan du zazpi hilabetez gerrillak, baina hura aske utzi izana "kontuan hartzeko keinu bat" dela uste du Santosek. "Bide zuzenean emandako pausoa da", esan du Twitter bidez.
Bake prozesu bat abiatzeko "premia" aipatu du Nicolas Rodriguez Bautista ELNko buruzagiak, eta gaineratu prozesu horrek "baldintzarik gabea" izan behar duela. Adierazpen horien ondoren azaldu da Santos elkarrizketei ekiteko prest.