Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuko kontseilari eta bozeramaileak uste du administrazio judizialak herritarrei bidea "errazten" diela hara jo eta justizia emateko, "baina ez politikoki probetxua ateratzeko".
Sanchez de Muniainen ustetan, "kolektibo jakinak Justizia erabiltzen ari dira helburu politikoekin; kasu honetan, ezker abertzalea eta sindikatu nazionalista bat". ELAri eta Kontuz-i egin die erreferentzia.
EH Bilduren arabera, erabat "arduragabea eta ulertezina" da Sanchez de Muniainen "irabazle jarrera". Koalizioaren arabera, Auzitegi Goreneko ebazpenak Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordearen ondorioak baieztatzen ditu, "legez zalantzagarriak diren jokabideen existentzia jasotzen zutenak, eta arrazoi horregatik gobernuko presidentearen eta Ogasun kontseilariaren dimisioa eskatzen zutenak".