ekoNOMIA

Gobernuak eta EAJk lortu dute Espainiako 2011ko aurrekontuetako akordioa

Zapaterok beste boto bat nahikoa izango du kontuak ateratzeko. Gobernuak Eusko Jaurlaritzari enplegu politika aktiboen eskumena igorriko dio; besteak beste, INEMeko bulegoen kudeaketa eta langabetuen formakuntzarako eta berkalifikaziorako kontrola.

2010eko irailaren 22a
19:20
Entzun
Espainiako Gobernuak (PSOE) eta EAJk gaur arratsaldeko seiak aldera lortu dute Espainiako Estatuko 2011ko aurrekontuetako akordioa, azkeneko asteetan hitz egiten aritu ondoren. Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak orain beste diputatu baten babesa nahikoa izango du hurrengo urteko kontuak aurrera ateratzeko; izan ere, 176 diputatu behar dira gehiengo osoa lortzeko eta PSOEk (169) eta EAJk (6) bien artean 175 dituzte.

Jose Antonio Alonso Kongresuko PSOEko bozeramaileak eta Josu Erkoreka EAJkoak arratsean emango dituzte azalpenak Madrilen.

Akordio horri esker Gobernuak Eusko Jaurlaritzari enplegu politika aktiboen eskumena igorriko dio. 1979an onartu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua, eta Gobernuak oraindik ia 40 eskumen ditu eman gabe. "Enplegu politika aktiboen transferentziaz duela hemezortzi urte hasi ginen hizketan", gogoratu zuen atzo Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidenteak.

Eskumen horrekin Jaurlaritzak INEMeko bulegoen kudeaketa edota langabetuen formakuntzarako eta berkalifikaziorako kontrola izango ditu.

Espainiako Gobernuak, aldiz, ez du politika pasiboen transferentzia emango; Gizarte Segurantza, kasu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.