politika

Gobernuak lege aldaketak sustatuko ditu "Batasuna ingurukoei gero eta zailago jartzeko bozetara aurkeztea"

Berri agentzien arabera, bihar bertan onar dezake legea. Helburu hori lortzeko "ahal den guztia" ari dira egiten, Candido Conde Pumpido Espainiako fiskal nagusiak esan duenez. 2011n izango dira hurrengo hauteskundeak: udal eta foruetakoak.

2010eko martxoaren 25a
23:09
Entzun
Candido Conde Pumpido Espainiako fiskal nagusiak gaur eguerdian jakinarazi du legedian aldaketak egingo dituztela "Batasuna ingurukoei gero eta zailago jartzeko hauteskundeetara aurkeztea". Haren arabera, Espainiako Gobernua "ahal den guztia" ari da egiten helburu hori erdiesteko. Espainiako berri agentziek arratsean zabaldu dutenez, bihar bertan onar dezake legea.

Kazetariek Jaime Mayor Oreja PPko europarlamentariak esandakoari buruz galdetu diotenean egin du adierazpen hori fiskal nagusiak, Madrilen. Mayor Oreja Espainiako Barne ministro ohiaren arabera, "gatazkaren konponbide prozesuko bigarren zatia" da gertatzen ari dena, eta "bi data esanguratsu daude: [2011ko] udal eta foru hauteskundeak eta orokorrak. ETA udaletxeetan eta beste euskal erakundeetan egoteko ahalegina egiten ari dira, eta ETAk gero mesedea itzuli egingo lioke Zapaterori, honek irabazteko boz orokorrak". Atzo berretsi egin zituen adierazpenok, "ekintzak eta jarrerak baitaude, eta ezker abertzalearen agiriek egiaztatzen dute hori dena".

Conde Pumpido fiskalak ez ditu gaitzetsi PPko kidearen jokabidea. "Guk erremu politikoan gertatzen dena errespetatu egiten dut. Kritika politikoa herritarrek egin beharko dute, ez Justiziak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.