Gogeaskoetxea Espainiaratzea ontzat jo du Londresek
Hamabost «terrorismo» delitu egozten dizkio Espainiako Auzitegi Nazionalak; defentsak helegitea jar dezake Gorenean.
Londresko Auzitegi Nagusiak Eneko Gogeaskoetxea (Gernika-Lumo) Espainiaratzeko baimena eman zuen atzo, defentsaren helegitea atzera botata. ETAko kidetzat jo zuten, eta 2011ko uztailaren 7an atxilotu, Cambridgen (Erresuma Batuan). Han bizi zen duela lau urtetik, neska-lagunarekineta haurrekin. Ustez 1990eko hamarkadan egindako hamabost «terrorismo» delitu egozten dizkio Auzitegi Nazionalak Gogeaskoetxeari, eta horiengatik eskatua zuenharen estraditazioa.Besteak beste,1997an Juan Carlos Espainiako erregea hil nahi izana eta ertzain bat hiltzea egozten dizkiote. Defentsak orain Londresko Auzitegi Gorenera jotzeko aukera du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu