AHTaren kontrako plataformako kideak haserre agertu dira Alvaro Amman garraio sailburuaren jarrerarekin. Urte amaieran, Gipuzkoan AHTa eraikitzen hasiko direla eta abiadura handiko trenak merkantziak ere garraiatuko lituzkeela adierazi zuen atzo Ammanek. AHTak merkantziak garraiatzea, ordea, guztiz ezinezkoa dela salatu du partidu politiko, sindikatu eta talde ekologista desberdinez osaturiko plataforma honek. Izan ere, “Europan ez dago abiadura handiko trenik merkantziak garraiatzen dituenik”, gaineratu dute plataformako kideek.
Mikel Noval ELAko ordezkariaren arabera, “abiadura handiko trenetan ez da posible merkantziak mugitzerik; gaur egun Europan ez dago horrelako adibiderik.”
Halaber, hainbat gutun bidali ditu plataforma honek, Nafarroako gobernura, Eusko Jaurlaritzara, Espainiako gobernura eta Europako garraio sailera, AHTaren inguruko zalantza guztiak argitzeko asmoz.
aht
Gogor kritikatu dute Alvaro Amman AHTaren kontrako plataformako kideek
AHTren eraikuntza epeei eta ezaugarriei buruz agintariek “nahita” nahasmen handia sortu dutela salatu du AHTaren kontrako plataformak. Era berean, Alvaro Amman garraio sailburuak egi osoa inoiz esan ez eta AHTaren kontrako erakundeei mesprezua agertu diela uste dute plataformakoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu