EAE-ko aurrekontuak

Gogora Memoriaren Institutua 1,5 milioi eurorekin abiaraziko dute

Eusko Jaurlaritzak diru sail nagusiak mantendu ditu 2016ko aurrekontu proiektuan, gizarte laguntza eta euskara sustatzekoak barne.

Gogora-Memoriaren, Bakearen eta Giza Eskubideen Insititutuaren Zuzendaritzaren lehen Kontseilua. MARISOL RAMIREZ, ARGAZKI PRESS
Erredakzioa
2015eko urriaren 30a
10:58
Entzun

EAEko 2016. urterako aurrekontu proiektuak Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren lehen lan ildoak berretsi ditu: dokumentazio zentroa abian jarri, azterketak eta hezkuntza baliabideak sortu, memoria historikoko hedapen programak garatu, erakusketa prestatu… Guztira 1,55 milioi euro izango ditu datorren urtean lan egiteko.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi berri du 2016ko aurrekontu proiektua, sailez sail, eta ez dago aldaketa handirik 2015eko aurrekontuko sail nagusiekiko. Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak iragan asteartean iragarri zuenez, langile gastua 60 milioi igoko da, 2012ko ordaindu gabeko Gabonetako aparteko ordainsariaren laurden bat itzultzeko.

Eusko Jaurlaritzak 2016ko aurrekontu egitasmoan mantendu egin ditu gizarte laguntzarako diru sail nagusiak. Gizarte Larrialdietarako laguntzak 22 milioi euroan mantenduko ditu, baita diru sarrerak bermatzeko errenta ere (461 milioi euro). Bestalde, euskara sustatzeko aurrekontua %1,1 igo dute 2015eko aurrekontutik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.