POLITIKA

Goñi eta Sagardoi atxilotzeko asmoz egindako miaketa salatu du Eleak mugimenduak

Abuztuaren 2an Guardia Zibilak metrailadoreak eskuan hartuta Barañaingo etxe batean egindako miaketa salatu dute gaur eguerdian.

2013ko abuztuaren 21a
16:08
Entzun

Eleak mugimenduak salatu du delitu baten "susmoa besterik ez" dagoela Luis Goñi eta Xabier Sagardoi ezkutatutako gazteak atxilotzeko egindako miaketa baimentzeko. “Eskaera justifikatzeko ez da nahikoa sekretupeko iturri edo albisteetan oinarritutako poliziaren aipamen bat”, adierazi du Maider Caminos Iruñeko herri harresiko kideak. Horrekin batera, Espainiako Gobernuari bere legedia urratu izana leporatu diote, eta norbanakoaren intimitate eskubidea eta bizilekuaren bortxaezintasuna oinarrizko eskubidetzat jo.

Era berean, salatu dute "modu arbitrarioan" eta "poliziaren presioa lehenetsiz" jokatu duela Barañaingo etxebizitza batean egindako miaketa onartu duen epaileak. Caminosek gaineratu duenez, “gerta liteke oraindik miaketa arbitrarioak egiten jarraitzea eta herria mendean hartzeko errepresio estrategia amaigabea izatea”.

Ezkutatuekiko konpromisoa berretsi dute, eta etxeko ateak zabalik dituztela ziurtatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.