Goi tentsioko linearen aurka, elkarretaratzeak bost herritan
IRUÑEA. Altsasun, Leitzan, Lizarran, Ororbian (Nafarroa) eta Seguran (Gipuzkoa) elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian, goi tentsioko linearen kontra agertzeko. Autopista Elektrikorik Ez taldeak antolatu zituen protestak. Nafarroa eta Gipuzkoa artean, Deikaztelutik Ezkio-Itsasora, goi tentsioko linea eraikitzeko proiektua aztertzen ari dira; heldu den astean argituko dute eraikiko duten edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu