Goi tentsioko linea gehiago eraiki edo ez aztertzen ari da Espainiako Gobernua eta, bitartean, eten egin du proiektu berrien tramitazioa. Gueñes eta Ezkio-Itsaso arteko eta Ezkio-Itsaso eta Deikaztelu arteko lineak, beraz, gogoeta horren mende jarri ditu Madrilek.
Krisiak eraginda, 2008tik 2011ra, %3,8 jaitsi da argindarraren kontsumoa. Berez, gora egingo zuela uste zuen gobernuak. Linea berriak eraikitzeko plangintzetan zehaztutako egoerak ez dira betetzen ari, eta errealitatera "egokitu" nahi du Espainiako Gobernuak.
Red Electrica de España enpresari agindua eman dio txosten bat egiteko. Azterketa horren arabera erabakiko du goi tentsioko zein linea eraikiko dituen.