GURE ESKU DAGO

Goierriko sindikatu guztien babesa dute ekainaren 5eko galdeketek

Eskualdeko enpresa nagusien batzordeek bat egin dute galdeketekin, eta langileak parte hartzera deitu dituzte. Ekainaren 5ean euskal estatuari buruzko galdeketak egingo dituzte Euskal Herriko 34 herritan.

Langile batzordeetako ordezkariak, Beasainen. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
enekoitz telleria sarriegi
2016ko maiatzaren 19a
07:58
Entzun

ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta USO sindikatuetako ordezkariek euren babesa adierazi diete gaur, Beasainen (Gipuzkoa), ekainaren 5ean Goierrin, Debagoienean, Azpeitian, Aramaion eta Ispasterren egingo diren herri galdeketei. Bideoa: Agerraldia Beasainen (Andoni Canellada, Argazki Press).

[youtube]https://youtu.be/UWm01q67P48[/youtube]

Goierriko enpresa nagusietako langile batzordeen ordezkaritza bildu da Igartza jauregian: Olaberriko Arcelor, Zumarragako Arcelor, CAF, Kutxabank, Estanda, Indar, Baminar, GH, Ikaslan, UZ, CIE, Bellota, GHN, BST Rods, Idiazabalgo Jaso, Itsasondoko Jaso, Prodema, Aluminox, Tuermeka eta Ordiziako Udala, besteak beste. "Kontsulta egitea eta erabakia hartzea erantzukizun (ahalduntze) ariketa bat da, gu kolektibo gisa indartzeko eta irmotzeko modu bat, menpekotasunaren kate guztiak hautsi nahi ditugula esateko modu bat, gure erabakien jabe izan nahi dugula gure bizitzako arlo guztietan: familian, lanean, herrietan, auzoetan nahiz estatuetan. Horrela erabakitzeko eskubidea erabat uztartzen baita gure egunerokoan, langileon lanpostuen defentsan eta bermean", nabarmendu dute, jendaurrean irakurritako manifestuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.