Goikoetxea salatu du Kontuz elkarteak Auzitegi Gorenean

Nafarroako presidenteorde eta Ekonomia kontseilariaren aurkako salaketa jartzekotan da Kontuz elkartea, Espainiako auzitegian, Idoia Nieves Ogasuneko zuzendari ohiak egindako salaketen harira. Bideoa: Atzoko protesta legebiltzarraren aurrean (Argazki Press) [Berriatb]http://www.berria.info/berriatb/2045/[/Berriatb]

2014ko otsailaren 13a
07:39
Entzun

Hainbat delitu egin dituela uste dute: besteak beste, influentzia trafikoa, prebarikazioa, dokumentuen zaintzarako fideltasunik eza eta debekatutako negoziazioak. Auzia "sakon" ikertu behar dela deritzo Kontuz-ek, Nafarroako Ogasunaren sinesgarritasuna urratzen duelako.

Gogora ekarri du tartean direla botere faktikoak ere: Volkswagen, Opus Deiren unibertsitatea eta Nafarroako Kutxa. Zantzu berririk egonez gero, ez du baztertzen Yolanda Barcinaren aurka jotzea ere, Nievesek salatutako auzi batzuetan izan duen zerikusiagatik.

Protestak

Nievesen ausardia txalotu du elkarteak, eta herritarren mobilizazioaren garrantzia nabarmendu. Hain zuzen, protestek ez zuten etenik izan atzo Iruñean. Arratsaldean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkartu ziren herritarrak, eta 250 lagun izan ziren iluntzean UPNren egoitza aurrean, Ustelak kanpora, hauteskundeak orain lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.