Goirizelaiak esan du ez dagoela ezer fiskalaren «iritzia» egiaztatzeko

Oihana Elduaien Uranga.
Madril
2011ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Bateragune auzian epaitutakoentzat espetxe zigorra eskatzeko fiskalaren «iritzia» besterik ez dagoela esan zion Jone Goirizelaiak epaimahaiari, iritzi horri eusteko ezer ez duela aurkeztu nabarmenduta. «Delitu izan daitekeen jarrerarik» ez dagoela salatu zuen, eta fiskala behin eta berriz errepikatzearen poderioz kontrakoa erakusten saiatu den arren ideia politikoak epaitu direla.

Defentsaren estrategia «egia» kontatzea izan dela azaldu zuen, eta hori gertaerek frogatzen dutela. Auzipetuek estrategia militarra «hausteaz» hitz egiten badute hura babesten dutela esateak batere logikarik ez duela azaldu zuen. Gainera, Iñigo Iruinek egin zuen bezala, gogora ekarri zuen Baltasar Garzon auziko instruktoreak ere artikulu batean onartu zuela Ekin eztabaida eragozten saiatu zela.

Hori guztia kontuan izanda, erabakiak epaituei eragiteaz gain «ondorioak» izango dituela ohartarazi zien epaimahaiko kideei.

Azken bi urteetan gertatu dena ere kontuan hartzeko eskatu zuen, bestalde, Kepa Landa abokatuak. Akusatuek egin dutena «akusatuek esaten dutenaren erabat kontrakoa da». Espetxeratu zituztenetik akusazioen hipotesia indartzeko datu bakar bat ez dagoela nabarmendu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.