Atxiloketak

Gojeaskeotxea, Aginagalde eta Aiestaran gaur eraman dituzte epailearenagana

Fiskaltzak kartzelan sartzeko eskatu du. Joan den igandean atxilotu zituzten Frantzian, eta ETAko kide izatea egozten diete. Gainera, erakunde armatuko buruzagitzat jo dute Gojeaskoetxea.

2010eko martxoaren 4a
14:17
Entzun
Frantziako Poliziak joan den igandean Normandian atxilotutako Ibon Gojeaskoetxea, Beñat Aginagalde eta Lorenzo Aiestaran gaur eraman dituzte epaileareangana, Parisera, gehieneko atxilotze epea agortu ondoren. Fiskaltzak espetxean sartzeko eskatu du.

ETAko kide izatea leporatzen diete hirurei; areago, erakunde armatuko buruzagitzakoa izatea leporatzen diote Gojeaskoetxeari. Aginagalderen aurka ere akusazio gogorrak egin dituzte polizia iturriek; besteak beste, Inazio Uriaren eta Isaias Carrascoren hilketen egile izatea. Aiestaran, berriz, luzaro Venezuelan bizi izan ondoren Frantziara joan berria litzateke, Poliziaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.