Gomez Bermudez epaileak baimendu egin du biharko Donostiako manifestazioa

Herrira-k amaitu egin du Donosita Ospitaleko kanpaldia; eutsi egin dio, ordea, bertako goizeroko elkarretaratzeari.

2012ko abuztuaren 31
19:13
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Javier Gomez Bermudezek baimendu egin du bihar Donostian egingo den manifestazioa, Ertzaintzari hura zaintzeko agindu dion arren. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Antiguako tuneletik, eta "Gaixo dauden presoen giza eskubideen alde" leloa izango du. Hainbat pertsona ezagunek deitu zuten, eta hainbat alderdi eta eragile politikok babestu dute deia.

Herrira mugimenduak, berriz, adierazi du bukatutzat eman dituztela Josu Uribetxebarriaren alde Donostia Ospitale aurrean egin duten kanpaldia, baina eutsi egingo diotela eguerdiro egiten ari diren elkarretaratzeak. Gainera, gainontzeko hamahiru presoak askatzea galdegiteko mobilizazioekin jarraituko dutela aurreratu dute Nagore Garcia eta Beñat Zarrabeitia bozeramaileek.

Zarrabeitiak esan du Uribetxebarria aske uzteko albistearen atzetik "gertaerak" etorri behar dutela; alegia, epailearen erabakiaren "berehalako aplikazio praktikoa". Gainera, Arrasateko presoarekin gertatutakoa ezin dela errepikatu adierazi du. Horregatik, Espainiako Gobernuari eskatu dio bere legeak betetzeko eta eskubideak errespetatzeko. Gizarteari mobilizatzera deia egin dio Zarabeitiak, egungo espetxe politika bertan behera utzi arte. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.