Gonzalez Ezker Anitzaren Gipuzkoako koordinatzaile
DONOSTIA. Ezker Anitzaren Gipuzkoako batzordeak aho batez onartu du herrialdeko koordinatzaile berria: Arantxa Gonzalez izango da. Alderdiak haren «ibilbide politiko oparoa» eta errauste plantaren eta Pasaiako portuaren aurkako mugimendu sozialetan erakutsitako inplikazioa nabarmendu ditu. Atzo arte Antton Karrera zen Gipuzkoako koordinatzailea. Ezker Anitzak eskertu egin dio egindako lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu