Internet

Google Newsek asteartean itxiko du Espainiako gunea

Jabetza Intelektualaren Legeak eragin du itxiera. Legearen baldintzek gunea ez dutela bideragarri egiten esan du Google Newseko arduradun Richard Gingrasek. Euskarazko hedabideei ez die eragingo, Google Newsek ez baititu euskarazko albisteak jasotzen.

urtzi urkizu
2014ko abenduaren 11
07:55
Entzun

"Abenduaren 16an, lege berria indarrean sartu aurretik, Google Newseko argitalpen espainiarrak ezabatuko ditugu eta Google News itxiko dugu Espainian". Erabakiaren berri eman du Googlen blogean Richard Gingras Google Newseko ardradunak."Industria editorialari laguntzeko konpromisoa dugu, erronka honi aurre egin eta enpresei laguntzeko prest gaude. Bai Espainian bai nazioartean audientzia eta diru sarrerak handitzen lagunduko diegu", gaineratu du Gingrasek. 

Urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean Jabetza Intelektualaren Legea. Horretan kanon bat jasotzen da, "Google tasa" izenaz ezaguna. Kanonak albiste agregatzaileak  behartzen ditu egunkarietako edukiengatik ordaintzera. Googlen aburuz, baldintza horrek ez du bideragarri egiten Google News.

Google Newsek 70 herrialdetan funtzionatzen du, eta 35 hizkuntzatan dago eskuragarri. Frantzian iaz Google akordio batera iritsi ziren egunkarietako enpresei 60 milioi euro emateko, "trantsizio digitalaren laguntza fondo" gisa.

Euskarazko eta katalanezko berriak ez ditu batzen Espainiako Google Newsek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.