euskara

Googleko hainbat zerbitzu euskaratzeko akordioa sinatu dute

Bilaketak, edukiak eta zerbitzuak euskaraz eskainiko dira eta gmail posta elektronikoa bi urteetan euskaratzea espero dute.

2009ko apirilaren 3a
17:48
Entzun
Googlek euskarazko zerbitzuak eskaintzeko akordioa sinatu dute Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, EITB Taldeak, Google Interneteko Multinazionalak eta Expressive SL euskal enpresak.

Akordioak euskarazko bilaketak, edukiak eta zerbitzuak bultzatzea du helburu. Ondorioz, Googleko bilaketak euskaraz egin ahal izango dira gaurtik aurrera; dokumentuak, bideoak eta soinu artxiboak, besteak beste. Horrez gain, gmail posta elektronikoa euskaraz eskaintzeko bi urteetan lanean arituko dira.

Sarean gehien erabiltzen diren hizkuntzetako bat euskara izatea da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren xedea. Bide batez, euskarazko informazioa Interneten zabaltzea eta hedatzea ahalbidetuko du akordioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.