PP Gasteizko alkatetzara irits ez dadin azken asteotan entzun diren ahotsei batu zaie Gora Gasteiz plataforma. Agerraldi jendetsua egin du gaur goizean elkarteak Gasteizko Aldabe gizarte etxean. Aretoa txiki utzi duten norbanako, kolektibo eta elkarteek aldarrikapen argia egin dute: Javier Maroto Gasteizko alkate izan ez dadin akordioa egin dezatela eskatu diete hiriburuan aukeratu berri diren hautetsiei. "Interes alderdikoien gainetik, arduraz eta egoerak eskatzen duen eskuzabaltasunez" joka dezatela eskatu diete alderdiei.
Agerraldian adierazpen bat irakurri dute Ainhoa Garagalza eta Rosabel Argotek, Gora Gasteiz-en izenean. Gogoratu dute joan den legealdian Gasteizek giro "asaldatua" bizi izan zuela Udal Gobernuak izandako jarrera "arduragabearen" ondorioz. Hala ere, azpimarratu dute pasa den hauteskundeetako emaitzek agerian utzi zutela herritarren gehiengoak PP ez gainerako alderdiei eman ziola botoa, PPren diskurtso "arrazista, xenofono eta su-emaileari" bizkarra emanez. Hori hala, "adierazpenetatik konpromisoetara eta konpromisoetatik ekintzetara" pasatzeko garaia dela azaldu dute, eta Gasteizko Udaleko hurrengo alkateak "alderdiaren interes" aurrean herritarren "ongizatea" jarriko duen pertsona bat izan dadin eskatu dute.
Udal eta Foru hauteskundeak
Gora Gasteiz-ek PP alkatetzatik kentzeko akordioa eskatu du
Gasteiztarren gehiengoak PPren diskurtso "arrazistari" bizkarra eman diola gogoratu du plataformak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu