Atari horrek jakinarazi duenez, Iruñeko Udalak baimena eman dio plataformari jai gunea Runan eraikitzeko. Iaz, azkeneko unera arte zalantzan egon zen Gora Iruñearen gunea, udalarekin izandako arazoen ondorioz. Azkenean, uztail hasieran lortu zuten gunea jartzeko baimena.
Maiatzaren 29an aurkeztu zuen Gora Iruñea plataformak sanferminetan Arrotxapeko Runa parkean jarriko duen Jai Gunea. Egitarau mardula prestatu dute. Besteak beste, Esne Beltza, Betagarri, Berri Txarrak eta Kashbad taldeek kontzertua eskainiko dute. Jarraian eskaintzaren bigarren bideoa:
[YouTube]http://youtu.be/05NQy11ISLc[/YouTube]