Renfe eta Adifeko langileek 23 orduko lanuztea dute gaur, CGT sindikatuak deituta, "tren publiko eta soziala" eskatzeko. Aldirietan eta FEVEren trenetan %43 eta %50 arteko gutxieneko zerbitzuak daude; puntako orduetan, %75ekoak dira. Distantzia luzean, berriz, zerbitzuen %77 dira martxan.
00:00etan hasi da greba, eta tren konpainiak jakinarazi duenez, ez da gorabehera edo arazorik izan.