EUSKAL PRESOAK

Gordetzea erabaki du presoen argazkiak jartzeagatik espetxeratzeko agindua duen tafallarrak

Urtebeteko zigorra jarri zion Fernando Sotari Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du epaileak. Bideoa: Sotaren azalpena (AZM). [Youtube]http://youtu.be/X_l4rfHgGaQ[/Youtube]

2014ko apirilaren 14a
11:58
Entzun

Ines del Rio eta Josu Bravoren argazkiak jartzeagatik "terrorismoa goratzea" egotzi zioten Fernando Sota Tafallako bizilagunari (Nafarroa), eta urtebeteko zigorra jarri zion Auzitegi Nazionalak.

Sota kartzelan sartzeko agindua eman du orain Concepcion Espejel epaileak, bi urte baino gutxiagoko kondena izan arren. Halakoetan, zigorra etenda uztea izan ohi da ohikoena, bete beharreko aurrekaririk izan ezean.

Ezkutatzea erabaki du Sotak, eta bideo batean eman du erabakiaren berri. Azaldu du "epaitegi berezia" dela Espainiako Auzitegi Nazionala, eta hala jokatzen duela. Ez dio zilegitasunik aitortzen: "Ni espetxeratzeko gogoa dute, baina nik ez diet atsegin emango".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.