Euskal presoak

Gorenak dio Auzitegi Nazionalak "mehatxu terroristen frogarik gabe" zigortu zuela De Juana

Epai horren arabera, presoak 'Gara'-n plazaratu zituen artikuluen helburua ez zen Gomez Bermudez epailea, Gallizo Espetxeetako zuzendaria eta kartzeletako funtzionarioak "ETAren jomugan jartzea". Auzitegi Nazionalak 12 urteko kartzela zigorra jarri zion, Gorenak 3koa.

2007ko martxoaren 6a
15:11
Entzun
Gaur atera du Espainiako Auzitegi Gorenak Iñaki de Juana euskal presoari buruzko epaiaren idatzi osoa jendaurrera, eta bertan dio Espainiako Auzitegi Nazionalak presoari hamabi urte eta zazpi hilabeteko kartzela zigorra jarri zionean, "mehatxu terroristen frogarik gabe" jarri ziola halako zigorra. Hau da, De Juanak Gara egunkarian idatzitako bi artikuluetan Javier Gomez Bermudez epailea, Mercedes Gallizo Espetxeetako zuzendaria eta kartzeletako funtzionariak aipatu zituenean, ez zituela "ETAren helburu jarri nahi".

Horregatik murriztu zion Gorenak kartzela zigorra hiru urtera otsailean. Hala ere, Gorenak onartu du De Juanaren iritzi haiek "beldurtzeko modukoak" direla eta, hala, "mehatxu ez terroristak egitea eta terrorismoa goratzea" egotzi zion, gaurko idatzian ere ikus daitekeenez.

Auzitegi Nazionalak bezala, Gorenak uste du ez dagoela De Juanak artikuluak "ETAren zerbitzura idatzi zituen inolako frogarik" eta ez dela ETAko kidea.

Epaiak Zigor Salako lau magistratuetatik hiruren boto partikularra dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.